Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Herriko 52 mendizale igandean Zestoan egin zen Eskolarteko Martxan

el .

20230314 Zestoa

Pasa den igandean Zestoan egin zen Eskolarteko XXXIV. Mendi Lehiaketako Ibilaldi Neurtua, eta Azpeititik 52 mendizaleko taldetxo hurbildu ginen, hauetatik 32 umeak. Eguraldia lagun, Agiro Mendi Klubak Akoa eta Ertxina mendiaren bueltan prestatu zuen ibilbide interesgarri eta ederraz gozatzeko aukera izan genuen, ia denetik zuena: basoak, ikuspegi ederrak, kobazuloak… Zorionak antolaketa lanetan ibili zinetenoi eta eskerrik asko parte hartzera animatu zinetenoi. Hurrengo arte!

Argazki galeria: labur.eus/zestoa2023

130 mendizale, Azpeitia-3EMko hirugarrengo etapan

el .

20230312 Labaien

130 lagun inguruko taldea elkartu ginen larunbatean, Goizueta eta Labaien arteko ibilbidea egiteko, Azpeitia-3EM ekimeneko hirugarrengo etapa. Ibilbide gorabeheratsua eta eguraldi tristea izan genituen egun osoan zehar, baina mendizaleen artean giro ezin hobea izan genuen beste behin ere. Lerro hauetatik, eskerrik beroenak ibilaldira batu ziren Goizuetako Arainburu-Umore Ona Mendi Taldeko kideei, txapela kentzeko sherpa lanak egin baitzizkiguten. Hurrengora arte! 

Argazki galeria: labur.eus/3EM3

Ibilbidea ezagutuz 1/2 - Azpeitia - Mandubia

el .

ibilbidea ezagutzen
 
Aupa lagunak‼️
Pasa den edizioan bezala bi irteera antolatuko ditugu Domusa Teknik 40 mlk lasterketaren ibilbidea ezagutzeko. 📆 Lehena martxoaren 18an izango da eta hurrengoa apirilaren 22an.
 
Azpeitia - Mandubia zatia egiteko, martxoaren 18an Azpeitiko plazan elkartuko gara 7:45ean eta 8:00etan ekingo diogu ibilbideari. 
🏃🏻🏃🏻‍♀️💨Erritmo ezberdineko taldeak egingo ditugu eta 18-20.km-an anoa postu bat izango duzue. Hala eta guztiz ere, guztiei gomendatzen dizuegu norberaren bere jan-edana eta arropa egokia eramateko 🍫👕
🚌Mandubian autobusa zain izango dugu Azpeitira bueltatzeko. Nahi duenak Azpeitiko igerilekuko dutxak erabiltzeko aukera izango du 🚿, baina goizean ez da konsigna zerbitzurik egongo.
Kostua 5€-koa izango da
 
Bigarren irteeraren inguruko xehetasunak aurrerago argitaratuko ditugu. 
 

Pirinioetara mendi irteera

el .

20230309 Pirinioak

Martxoaren 18 eta 19ko asteburuan berriro ere Pirinioetan izango gara, kasu honetan Izabako Oxanea aterpean. Larunbata eta igandea inguruko mendi eta bazterrak astintzeko probestuko ditugu. Plan hoberik okurritzen? Gure web orriaren bitartez eman dezakezue jada izena, baina bizkor ibili, plazak mugatuak dira eta.

  • Eguna: martxoak 18, larunbata, eta martxoak 19, igandea.
  • Ibilaldi mota: helduen asteburuko irteera.
  • Irteera: goizeko 6:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 65 euro.
    • Bazkide ez direnak: 80 euro.
  • Eraman beharrekoak: lo-zakua, kranpoiak eta pioleta. 
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 16,osteguna.

IZENA EMATEKO, BEHARREZKOA DA FEDERATUTA EGOTEA.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.

30 laguneko taldea izan da iraupen-eskia egiten Lintzan

el .

20230307 Lintza

Elkarteko gaztetxo eta helduek Lintzan pasa dugu asteburua, iraupen eskia egiten. 17 gaztetxo eta 13 heldu animatu ginen jardueran parte hartzera eta eguraldi bikaina eta elur askorekin, bi egun eder igarotzeko aukera izan dugu, neguaz eta mendiaz gozatzen. Eskerrik asko Lintzako aterpeari, Ulacia autobusei eta irteeran parte hartzera animatu zineten guztioi, hurrengora arte!

Argazki galeria osoa: labur.eus/lintza2023