Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

GR-38 2. Etapa Gernika-Iurreta

el .

GR-38  2. Etapa Gernika-Iurreta

Argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmywSerV

Goizeko 7:30 tan anbulatorio aurrean 86 laguneko taldea osatu zen GR-38, ardoaren eta arrainaren ibilbideko bigarren etapa burutzeko.

Iragarrita bezala eguraldi bikaina genuen aurretik. Azpeitian 6-7 gradu, Gernikara iristean gutxiago eta izotza bazterretan.

8:45 inguruan ibiltzeari ekin eta metro batzuk altueran irabazi ahala tenperatura gora. Elejalde-Mendeta auzorantz aurreneko maldak. ibilbidean lokatzarik ez genuen falta baina ibilbide erosoa momentuz.

10 inguruan aurreneko geldialdia indarrak errekuperatzeko Mendetan.

Ibilbidean aurrera iada Gernika eta Urdaibai inguruak atzean utzita Albiz auzorantz. Berau pasa eta eguneko igoerarik nagusiena: Oiz magalera. Bakoitzak hal zuen erritmoan igoera egin, hal zuenak parajetaz gozatu eta Mauma auzorantz jeisteko ordua. Bertan ginen 13:15 ingururako eguneko geldiune nagusia egiteko. Orduerdi batez gelditu eta bazkaltzeko aprobetxatu genuen.

Berriro ibiltzeari ekin . 10 Km inguru gelditzen zitzaizkigun, gehienak beheruntz. Egun guzian bezala eguraldi oso ona. Iada Durangaldea aurrez aurre genuela Garai eta Goiuria ingurutik behera arratsaldeko 16.00 inguruan Iurretan ginen.

Jendea sasoiko, uste baino zertxobait lenago etapa amaituta. 16:30 aldean herrirako bideari ekin genion autobusetan sartuta.

Bigarrena ere burututa, Martxokoari begira. Martxoak 16 ean Iurretatik Otxandiorako etapa polita

gernika - iurreta

Eguna:  Otsailak 16 Larunbata

Irteera: Gernika-Iurreta    23,5 Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 2. go Etapa

Ibilaldia: Goizeko 7:30 tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Gernikara joateko.

               Gernikan Gr-38 jarraitzen hasiko gera, Elejalde auzorantz. Bertan (5. Km) hamarretakoa egiteko 15min geldialdia izango da.(Taberna dago).

Ondoren ibilaldian aurrera Albiz auzotik pasatuaz Oiz mendi aldera igoko gara. Hau atzean utzita Maguna auzora iritxiko gara bazkaltzera(15Km) . 30 min geldialdia egingo degu. (Iturria dago).

Ondoren Goiuria/Garai ingurutik pasata Iurretara jeitxiko gara.

              Ibilaldia 16:30- 17:00 amaitzea aurreikusten da. Amaitzean, 15min izango dira  Iurretan. Ondoren autobusa hartu eta Azpeitira.

 

1445 metroko desnibela goraka / 1336 metroko desnibela beraka

Izen ematea: Irteeran parte hartzeko izena otsailak 14 rako eman beharko da. Bai elkarteko Tabernan edo web gunean bertan.

Ordaina: Bazkideak 8€

               Ez Bazkideak  10€

IZENA EMATEKO

 

Egingo den ibilaldiko Tracka:

25.7 km, 17:52:00