Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Tolosa-Uzturre-Irura

el .

Tolosa-Uzturre-Irura

(Sagardotegian bazkaria)

Uzturre

 Argazki eta bideoak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmwQQF63

 

Eguraldi bikainarekin 12 lagun bildu ginen 8:00 tan Tolosa aldera abiatzeko.

Bertatik hospital ondotik gora Izaskun auzora. Uzturreko gurutzea denbora guzian begien aurrean. Bidean aurrera eginez tontorrerako malda gogorrenak. Hala ere ikuspegi zoragarriez gozatuz errezaga egin genuen igoera. 10:20 alderako gurutze azpian.

Mokadu bat egiteko parada ondoren. Indarberrituta ibilaldian aurrera. Irurarako jeitxiera geratzen zen. 12.45 ingururako Iruran ginen 13,5 km osatuta.

Erropak aldatu eta autobusean Asteasura,  bertan trago bat hartu eta Sarasola Sagardotegian ginen 14:15 ingururako.

Sagardotegia guztiz beteta, giro paregabea.  Txotx, mokadutxoak, irriak, dantza... arratsaldea honela pasa genuen.

18.30 aldera herrira itzulera.

 

 

Martxoak 23 Helduen egun guziko Ibilaldia

 

IRTEERA : Larunbata goizeko 8:00etan anbulategi aurretik.

IBILALDIA: Azpeititik autobusez Tolosara joango gara. Bertatik Izaskundik zehar Uzturre tontorra egingo degu. Tontorretik  Irurara jeitxiko gara (13 Km) .Ondoren Asteasuko Sarasola Sagardotegian Bazkaria. Arratsaldean herrirako buelta autobusez.

IZEN EMATEA: Martxoak 21 baino lehen mendizaletako tabernan, edo www.lagunonakmb.org

ORDAINA:       Bazkideak: 8€  Ez Bazkideak: 10€ 

                      **Sagardotegiko Bazkaria bertan ordainduko da.

 

IZEN EMATEko: