Armañongo Natur parkea.
ARGAZKIAK IKUSTEKO: https://flic.kr/s/aHsmGRXAfv
EGUNA: Irailak 7-8. Asteburu pasa gaztetxoentzako irteera.
IRTEERA: Goizeko 8 retan anbulategi aurrean.
IBILALDIA: Larunbatean Ranero herritik (300 m) irten eta Portillo de Ranero-ra (752 m) igoko gara. Ondoren berriro Ranero-ra jeitsiz. Guztira 9,3 km-tako ibilaldi zirkularra egingo dugu. Alberge La Brena-n afaldu eta bertan lo egingo dugu. Igande goizean gosaldu ondoren,beste 7,5 km-tako ibilaldi bat egingo dugu, gehiengo altuera 254 m-tara iritsiz. Albergean bazkaldu eta arratsaldeko lauetan, Pozalaguako kobazuloa ikusiko dugu.Ondoren, etxerako itzulera.
ORDAINA: Bazkideak 40 euro eta gainontzekoak 45 euro.
Ordainean sartzen dira: Bidaia. Albergeko pentsio osoa eta Kobazuloa ikusteko sarrera.
OHARRAK: Larunbaterako bazkaria eta albergerako lo-saku edo maindirea,norberak eraman behar ditu.
APUNTATZEKO: Hemen bertan. Epea Osteguna 5, gaueko 9 rak arte edo plazak amaitu arte.
EPEA ITXITA