Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Txalintxoko Eguna 2020

el .

Argazki bilduma ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmNszo4k

2020 urteko Txalintxoko eguna ez ohikoa izan da. Herritarrak konfinamentu egoeran izanik, Lagun Onak M.B. elkarteak ezin izan zuen Txalintxorako irtera bateraturik antolatu.
Horren ordez erronka bat bota zuen: hain zuzen ere norbanaka Txalintxoko tontorrera ibilaldia egitea.
Erronkan parte artu zuen mendizale asko izan zen, egunean zehar jende asko inguratu zen Txalintxoko gailurrera, familia osoak, bikoteak...
Tartean elkarteko batzuk, eguna Txalintxoko tontorreko gurutzea margotzeko ere aprobetxatu zuten gainera.
Jendeak ateratako argazkiekin osatu degu 2020 urteko bilduma.
Eskerrik asko argazkiak bidali dituzuen guztioi!

 

Igande honetan, maiatzak 24, Lagun Onak MBk urtero antolatu ohi duen Txalintxoko Eguna ospatu behar genuen, baina gauden egoeran ezinezkoa izango da. Alternatiba moduan, erronkatxo bat proposatu nahi dizuegu: bakoitzak bere kasa Txalintxotik buelta egitea (arratsaldean igoko dugu tracka gure sareetara), gailurrean argazkia atera eta guri bidaltzea (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera). Jasotako argazkiekin, 2020ko Txalintxoko Eguneko albuma osatuko dugu. Animatu eta parte hartu!