Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Juan Joxe Agirreren omenez argazki lehiaketa

el .

Juan Joxe Agirreren Omenez Argazki Lehiaketa

 AURKEZPENA:Duela gutxi hil zen Azpeitiko Argazki Elkarteko kide eta lagun zen Juan Joxe Agirreren omenez, Lagun Onak M.B. batera, argazki-lehiaketa hau antolatu dugu, udazken-mendiko argazki-rally klasikoaren ordez.

Juan Joxe naturaren eta, bereziki, zuhaitzen inguruko guztiaren maitale eta defendatzaile zintzoa zen.

 

OINARRIAK  

  1. Gaia: ZUHAITZA (basoa, adarrak, sustraiak, xehetasunak, etab.)
  1. Lehiakideak: argazkigintzako zale eta profesional guztiek har dezakete parte.
  1. Lanak: egile bakoitzak gehienez ere HIRU argazki aurkeztu ahal izango ditu, jpg formatu digitalean, 72 p.p.p.ko erresoluzioarekin eta alderik handienean gehienez 1.500 pixel dituztenak.
  1. Bidalketak: Argazki artxiboak posta elektronikoz helbide honetara bidaliko dira, izena eta telefono zenbakia adieraziz: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.
  1. Lanen jabetza eta ustiapena: Saritutako argazkiak antolatzaileen jabetzakoak izango dira, eta argazki horiek argitaratu, zabaldu eta erabiltzeko eskubidea izango dute, irabazi asmorik gabe, betiere egilearen izena adierazita.
  1. Sariak:  

                         1ª ARGAZKI ONENA ………………………. 180€ eta Garaikurra

                         2ª ARGAZKI ONENA .…………………….... 150€ eta Diploma

                         3ª ARGAZKI ONENA .................................. 120€ eta Diploma

                         HERRIKO SAILAPENIK ONENA ………..… 100€ eta Diploma

Egileek ezin izango dute sari bat baino gehiago eskuratu.

  1. Egutegia: Deialdi honen datatik aurrera zabalik dago argazkiak bidaltzeko epea. Argazkiak jasotzeko azken eguna, 2020ko azaroaren 15a

Epaimahaiaren erabakia eta sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen eta Lagun Onak M.B. web orrien bidez eta irabazleei zuzenean jakinaraziko da.

  1. Oinarrien interpretazioa: antolaketak ahalmena izanen du oinarrietan aurreikusi gabeko edozein gorabehera konpontzeko. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek osorik onartzea.