Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Izarraizko gailurrak eta Kakuteko "kresta"

el .

Ohi bezala, Azpeitiko plazan hasiko dugu ibilbidea, eta Izarraitzera abiatuko gara ohiko bidetik. Azketa pasa ostean, eskuinera desbideratuko gara eta hortik, zuzenean, Erloko gailurrera iritsiko gara. Ondoren Putzuandira jaitsi eta Xoxoteko gailurra egingo dugu, eta hemendik Kakutera joango gara.

Kakuteko gurutzea bisitatu ostean, “krestan” barrena jarraituko dugu alturarik galdu gabe, ipar-mendebalderantz, Putreaitz eta Aizpeltz gainetatik igaroz. Azkenean, Irutxaboleta parean, Madarixatik Attolara doan errepidera irtengo gara, eta asfaltoan egingo ditugu metro batzuk, ahalik eta ezkerretara doan bidegurutze bat topatu arte. Kruze hau seinaleztatuta dago, Izarraizko Biraren parte baita.

Hemendik aurrera, Izarraizko Birako markak zuri-horiak jarraituz Azpeitirantz itzuliko gara. Urreta baserrira iristean, Exkerretegira doan bidea hartuko dugu eta minutu gutxiren barruan berriro ere Azpeitiko herrigunean izango gara.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=m-j5gxjs38s

Tracka: www.labur.eus/kakutekresta