Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Ekainaren 18an, Lapurdira Gure Eskuko lagunekin

el .

20220604 Larhun

Ekainaren 18rako ‘entrenamendua’ proposatzen dizuegu. Zertarako? Uztailaren 2an egingo den #PirinioetakoBidea ekimenerako. Horretarako, Azpeitiko Gure Eskurekin elkarlanean, Larhun mendira irteera antolatu dugu. Beratik igoko dugu mendia, uztailaren 2an egingo den ibilbidea ikuskatzeko, eta ondoren Lapurdin barneratzea proposatzen dizuegu: Sarara jaitsi, eta handik Senperera, txangoa aintzira ondoan amaitu arte. Paisaia ederrak eta bide atseginak, beraz ez pentsatu gehiegi, eman izena gure web orrian eta etorri gurekin!

  • Eguna: ekainak 18, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
  • Amaiera: aurreikuspena, 16:00etan amaitzea ibilaldia.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 10 euro.
    • Bazkide ez direnak: 15 euro.
  • Ibilbidea: hemen.

Izen-emate formularioa

Lege oharra eta Pribatasun Politika irakurri

Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Lagun Onak MB-k, webgune honen arduradun gisa tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Bidalitako datuak ez zaizkie hirugarrenei emango. Zure kontua sortutakoan, zure profilean datuak aldatzeko aukera izango duzu. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: lagunonakmb@hotmail.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatasun-politikan kontsulta dezakezu.