Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

29 lagun, Erga mendira egindako irteeran

el .

Pasa den asteko larunbatean, 29 mendizale gaztetxo eta helduk hartu zuten parte Erga mendira eta Trinitate baselizara egin genuen mendi irteeran. Eguraldi bikaina lagun, goizean 4 ordu eta erdi inguruko ibilbidea osatu genuen eta, ondoren, Irurtzungo igerilekuetan bazkaldu eta atseden hartu genuen. Egun benetan borobila!

Argazki galeria osoa esteka honetan duzue: labur.eus/erga2022

20220623 Erga