Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

Pirinioetara irteera

el .

20220913 Pirinioak 2

DATA BERRIA: URRIAK 22-23

Urriaren 22 eta 23an, Pirinioetara goaz! Bi eguneko zeharkaldi ederra da proposatzen dizueguna, tartean Respomusoko goi mendiko aterpean lo eginez. Ibilbideak Panticosa eta Pont d’Espagne lotuko ditu, eta bidean zehar gailurren bat egiteko aprobetxatuko dugu. 

  • Egunak: urriak 22, larunbata, eta urriak 23, igandea.
  • Ibilaldi mota: helduen asteburu irteera.
  • Irteera: larunbatean goizeko 4:00etan, anbulategi aurretik.
    • Ibilaldiak: Panticosatik atera eta Respomusoko aterperako bidea egingo dugu lehenengo egunean, tartean gailurren bat eginez. Aterpetxe honetan lo egin ostean, igandean Pont D'Espagnerako bidea eginez osatuko dugu zeharkaldia. 
    • Ezaugarriak: bi egunen artean +35km eta +2.000m.
  • Itzulerako autobusa igandeko ibilaldia amaitzean aterako da Pont D'Espagnetik eta bazkaria bidean egingo da (ez dago ordainean sartuta).
  • Ordaina : 70 euro. 
    • Ordainean sartzen dena: joateko eta etortzeko autobusa, Respomuso albergean larunbateko afaria, lo egitea eta igandeko gosaria.

IZEN EMATEA ITXITA