Ibilbidea ezagutuz 1/2 - 2024 edizioa
Aupa lagunak
Pasa den ediziotan bezala bi irteera antolatuko ditugu Domusa Teknik 40 mlk lasterketaren ibilbidea ezagutzeko. Lehena martxoaren 9an izango da eta hurrengoa astebete beranduago martxoaren 16ean.
Lehen zatirako (Azpeitia - Mandubia zatia egiteko) martxoaren 8an Azpeitiko plazan elkartuko gara 7:45ean eta 8:00etan ekingo diogu ibilbideari.
Erritmo ezberdineko taldeak egingo ditugu eta 18-20.km-an anoa postu bat izango duzue. Hala eta guztiz ere, guztiei gomendatzen dizuegu norberaren bere jan-edana eta arropa egokia eramateko .
Mandubian autobusa zain izango dugu Azpeitira bueltatzeko. Nahi duenak Azpeitiko igerilekuko dutxak erabiltzeko aukera izango du , baina goizean ez da konsigna zerbitzurik egongo.
Kostua 5€-koa izango da eta autobusean bertan ordainduko da.
Izen ematea itxikta.
Bigarren irteeraren inguruko xehetasunak asteburuan argitaratuko ditugu.