XII. Izarraitzko Mendi Lasterketa
Aurtengo Izarraitzeko Mendi lasterketan gehikuntza garrantzitsu batekin dator, betiko lasterketaz gain aurten LASTERKETA HERRIKOIA ere antolatu dugu.
Gainera, beste urteetako ohiturarekin aldatuz, aurtengo lasterketa igande goizean ospatu beharrean LARUNBAT ARRATSALDEZ ospatuko da.
Hemen dituzue lasterketako datuak:
Izarraitzko Mendi Lasterketa
|
Lasterketa herrikoia
|
Oharra: lasterketa herrikoia Azpeitiko enparantzatik abiatuko da eta lehen 5 km lasterketa nagusiaren berdinak izango ditu, hau da, Xoxoteko aterpea pasa eta atzeko potzuruntz iritsi arte. Tarte honetan izango du puntu garaiena, Xoxote (889m). Behin potzura iritsitakoan, berriro azketako iturri aldera joango da lasterketa herrikoia eta hemen iturriaren azpikaldean dagoen basoan murgilduko gara. Puntu honetan ez dago inolako arriskiruk, dena beheruntz da, basoan eta pizta zabaletan zehar. Poliki poliki beheruntz goazela, lasterketa nagusiaren ibilbidean sartuko gara, herrikoiarentzat 8Km izango dena. Azken 3km hauetan igoeratxo txiki bat aurkituko da, 300m ingurukoa, baina ez ain gogorra. Behin puntu hau igarotakoan, dena beheruntz izango da enparantza nagusira iritsi arte.