Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Lekeitio-Elantxobe. Azpeitia-Bilbo 2018 3. Etapa

Data: .

Azpeitia-Bilbo 2018

lekeitio-elantxobe

3. Etapa Lekeitio-Elantxobe 23Km

Martxoak 17 Larunbata

 

Ibilaldiko argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmeuJVnr

 

Laburpen bideo bat segidako loturan.

https://youtu.be/nQZwJH00mHs

 

 

                                                 Ibilaldia:
   Goizeko 8:00 tan Azpeitian irten eta autobusez Lekeitiora abiatu gara , bidean Elgoibarren Hazparneko 7 lagun bildu zaizkigu, guzira 87 laguneko taldea osatuaz. Ibiltzen hasi eta Otoio mendia igo da(395m). Eguneko maldarik gogorrenak. Eguraldia iragarrita zegoena baina hobeagoa momentuz.

   Otoiotik jeitxi eta Ispasterreko plazan  hamaiketakoa. aurrera jarraituz Bedarona auzora eta segidan Eara. tarte honetan euria izan degu lagun, nahiz eta ez duen zaparrada haundiegirik egin.

Eatik Natxitua auzora ordubete inguruan iritxi gara. Bazkaltzeko ordua eta bertako eliza ondoan bazkaldu degu kanpoan euri zaparrada  zen bitartean.

Hemendik Elexalderantz, berriro ere ateri. Autobusak bertan zaudenez eta Elantxobera gerturatzeko sailtasunak daudenez ibilaldia Elantxoberaino iritxi eta berriro Elexaldera itzuliaz amaitu degu 21 Km osatuaz.

Bertan 16:15 ziren eta autobusean berriro Azpeitira itzuli gara 17:45 ingururako.


                                       IZEN EMATEA:
Izen ematea : www.lagunonakmb.org edo XIRIAKO Gozotegian egin beharko da
Martxoak 15 erako


ORDAINKETA: Bazkideak: 6€, Ez Bazkideak:8€

 

IZENA EMAN: Elantxobe irtera aukeratu eta bete datuak

 

Egingo den gutxigoraberako Tracka:

21.3 km, 06:47:04