Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Xoxoteko aterpean aterpezain izateko autaketa prozesua irekita

Data: .

Xoxoteko aterpean aterpezain izateko autaketa prozesua irekita

xoxote-aterpea

Lagun Onak Mendi Bazkunak hautaketa-prozesu bat ireki du Izarraitz eremuan dagoen Xoxoteko aterperako aterpezain berria aukeratzeko. Mendi talde guztiei bidalitako ohar baten bidez, Lagun Onak Mendi Bazkunak jakinarazten du egungo arduradunak bere jarduera utzi eta hautaketa prozesua ireki duela bere ordezkoa aukeratzeko.

Zehazki, aterpezain berriaren eginbeharrak: Aterpearen funtzionamendua: jantokiko eta gaua igaroko dutenen zerbitzua , aterpearen zainketa, mantentze lanak , eta inguruaren zainketa.

Hautagaiek beste eskakizun batzuk ere bete beharko dituzte:

Federatuta egotea.

Gidabaimena eta lur orotako ibilgailua izatea.

Mendiko aterpe eta antzeko ostalaritzetan izan duten esperientzia.

Euskara maila ona izatea.

Berehalako eskuragarritasuna.

Hautagaiek honakoa puntua hauek aurkeztu beharko dituzte:

Curriculum-a

DNI fotokopia

Bideragarritasun plana.

Interesa duten hautagaiek gaurtik (apirilak 18 asteazkena) hasita, maiatzaren 18 ostirala barne izango dute aukera beraien eskaerak bidaltzeko. Horretarako eskaerak gutun bidez Lagun onak MB. Eliz kale 21, 20730 Azpeitia helbidera edota korreo elektroniko bidez Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali beharko dira.

Oharra: Helbide elektronikora bidalitako eskaera PDF formatuan bidali beharko da bestela ez da onartua izango.

Maiatzaren 18-tik aurrera batzorde tekniko bat hasiko da aukeraketa prozesua egiten azken erabakia hartzeko.