Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Bermeo-Bakio. Azpeitia-Bilbo 2018 5.etapa

Data: .

Bermeo-Bakio Azpeitia-Bilbo 2018   5. Etapa

                 

   ARGAZKIEN ALBUMA:

https://flic.kr/s/aHskxWT7hB

 

    Ibilaldiko Argazkiekin osatutako bideoa dezue segidako loturan:     

https://youtu.be/sX4e2IHuV3g

 

                         

 

                    Maiatzak 12

Goizeko 8:00 tan iragarrita bezela eguraldi tristearekin, baina horaindik ateri zela 5. etapa egitera aurrez animatutako 105 lagunetik 88  agertu ziren.

Bidean iada euria hasi zuen. 9:30 inguruan Bermeon eman genion hasiera etapari euripean eta desegokiago egiten zuen haize zakarrarekin.

Bermeoko portutik itsasoaren kontra kontra Aritzatxuko hondartzaraino.

Aurrerago lehen geldialdia euripean eta babes gutxirekin hamaiketakoa egiteko.Ohi baino denbora gutxiago behar izan zuen jendeak indarrak hartzeko.

Bidean aurrera Matxitxakora iritxi ginen. Iada euria gelditzen hasi zen. Ibilbideari jarraituaz aurrean agetzen zitzaigun San Juan de Gaztelugatxerantz..

leku polita beti, asko bisitatua... Onarpen sarrera eskuratu eta bertarantz. Amaieran dauden 231 eskailera igo eta San Juan ermitan ginen 13:00 alderako.

Eneperitik Ermitarako bidean lanak daudelako jeitxi ginen bidetik egin beharra dago Eneperirako itzulera. Bertan bazkaltzeko denbora izan zuten parte hartzaileek.

15.00 tan Bakio alderantz berriro martxan ginen. 15.30 tan berriz Bakioko hondartzan ibilaldia amaituta.

Erropak aldatu eta zerbait hartzeko denbora izan zen 16:00 hartu genuelako Azpeitira itzulerako autobusa.

 

                                              

                         

IZEN EMATEA:

 www.lagunonakmb.org   edo XIRIAKO Gozotegian egin beharko da Maiatzak 10 erako

ORDAINKETA: Bazkideak: 6€, Ez Bazkideak:8€

Izena eman:

 

 

Egin den ibilaldiko  Tracka honakoa dezue:

19.1 km, 05:54:35