Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Santa Ageda-Damazulo

Data: .

ARGAZKIAK IKUSTEKO:https://flic.kr/s/aHsmhNREHb

Ekainak 10 ean,Gure esku dagok antolatu duen giza kateari gure babesa azaldu nahi dugulako,egun horretan daukagun Santa Ageda-Damazulo irteera Ekainak 17 ra atzeratzea erabaki dugu.Mendizale guztiak animatuz giza katean parte hartzera.

IBILALDIA: Santa Ageda-Damazulo.Goiz ibilaldia izango da.

IRTEERA: Goizeko 9 tan.Anbulategi aurrean.

ORDAINA: Bazkideak 2 euro eta gainontzekoak 3 euro.

OHARRAK: Ibilaldi honetan,toki ilun eta ura dagoen tunel txiki batean ibili behar degunez,denok eman beharra dauzkagu katiuzkak(motxilan,nahi izanez gero aldatzeko) eta linterna bat.Umeak kaskoren bat ere bai.Txirringakoa nahikoa da.Eguerdiko 2:30 aldera bueltatuko gera etxera.

  Izena emateko,hemen bertan.Epea,Osteguna 14 gaueko 9 tako.