Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Bakio-Plentzia Azpeitia-Bilbo 2018 6. etapa

Data: .

Bakio-Plentzia  Azpeitia-Bilbo 2018   6. etapa    19Km

    Ibilaldian ateratako argazkiekin osatutako bideoa duzue segidako loturan:

https://youtu.be/1DZJSCKcqAc

Ibilaiko argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmnztc4i

 

 

     

 

Ekainak 16 Larunbata

Goizeko 8:00 tan eguraldia horaindik kaxkar xamarra zelarik autobusean sartu ginen 76 lagun Bakiorantz abiatzeko.

9:30 aldean Bakion ibilaldiari ekiteko prest. ateri behintzat eta inguruaz gozazteko aukera ematen zuen eguraldiak.

GR:123-1 Bizkaiko itzuliko ibilbideari jarraituz Jatamendi aldera igotzen hasi ginen. Igoeran Gaztelugatxe, Matxitxako .. ikuspegiak. Jatamendi azpikaldetik pasata Goieta-Maruritik pasata Lemoiz parera iritxi ginen.

Ondoren 13:20 alderako bazkaltzera Armintzara.

Bazkalostean horaindik 8-9 Km gelditzen zitzaizkigun helmugarako.

Armintzatik goraka Ermuamendira. Eguraldia iada oso ona. ikuspegi bikainak : aurreko etapetan atzean utzitakoak, hurrengorako gelditzen zaizkigunak: Barrika, Sopela, Getxo..

Aurrena Gorlizko itsasargira eldu ginen. Segidan Azkorriagako gotorlekuko aztarnetara.

Ibilaldia 16:20 aldean Gorlizko hondarztan amaitu genuelarik.

17:00 irten zuten autobusak Azpeitiara. Bitartean jendeak tragoren bat artu, bainatu ... egiteko denbora pixkat izan zuen.


IZEN EMATEA:

Izen ematea : www.lagunonakmb.org   edo XIRIAKO Gozotegian egin beharko da Ekainaren 14 rako

ORDAINKETA: Bazkideak: 6€, Ez Bazkideak:8€

IZENA EMATEKO: AUKERATU PLENTZIA IBILALDIA eta gero izen abizenak

 

Egingo den ibilaldiaren TRACKA:

19 km, 04:59:25