Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Beni Odriozola izango da Xoxoteko aterpezain berria.

Data: .

Beni Odriozola izango da Xoxoteko aterpezain berria.

Egungo aterpezaiñak erretiroa dela eta bere jarduna utzi behar duenez, Lagun onak mendi bazkunak aterpearen esleipen lehiaketa jarri zuen martxan joan den apirilean. Hainbat hautagai aurkeztu ondoren komisio taldeak burutu du hautaketa prozesua eta guztien artean Beni Odriozola izan da hautatua. Aterpezain berria Irailaren 1-ean hasiko da bere jarduna betetzen.
Lagun Onak mendi bazkunak eskerrak eman nahi dizkie hautaketa prozesuan beren hautagaitza aurkeztu duten guztiei.