Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Plentzia-Getxo Azpeitia-Bilbo 2018 7.Etapa

Data: .

Irailak 15: Plentzia-Getxo Azpeitia-Bilbo 2018 7.Etapa

getxo-ibilaldia

Ibilaldiko laburpen bideoa ikusteko:

https://youtu.be/p7Bh1O4ZidQ

 

Ibilaldiko argazkiak berriz:

https://flic.kr/s/aHsms9ArwS

 

Goizeko 8:00 tan 83 laguneko taldea bi autobusetan abiatu ginen Gorliz alderantz.

Eguraldi bikaina. Goizeko 9:30 inguruan hasi genuen eguneko ibilia Gorlizko Hondartzan. Plentzia alderantz . Plentzia atzean utzita Barrikako lurretara sartu ginen. Bertan harrapatu genuen itsas ertza egun guzian ez genuen utziko.

Ibilbide guzia itsasoaren ondo ondoan egin bait genuen, herri eta hondartza desberdinetatik zehar.

Hamaiketakoa Sopelara iritxi aurretik egin genuen. Sopelara iritxiera Arrietara Hondartzatik barrena egin genuen. Ondoren Barinatxe, eta Sopelatik aurrerago Azkorriko Hondartza.

Aurrera eginez iritxi ginen Punta Galeara. Iada Getxon bazkaltzeko geldialdia Arrigunagako Hondartza inguruan.

ibilaldia amaitzeko falta ziren 6 Km inguru Getxoko auzo desberdinetatik barrena igaroaz osatu genituen: Algorta, Portu Zarra,Ereaga, Areeta eta 22kilometro iha osatuta Bizkaiko zubian ibilia amaitu, 15:35 inguruan

Ibilaldiko argazkiak atera, autobusen zain egon behar izan genuen denbora bakoitzak nahi zuen moduan igaro zuen, trago bat hartuaz, bainu bat hartu zutenak ere izan ziren...

16:20 inguruan Azpeitira buelta , 1735 inguruan iristeko.

Iada azkena gelditzen da egitasmoa amaitzeko . urriaren 20 izango den 14Km inguruko ibilialdia Getxotik Bilbora.

 


 

 

 ibilaldiaren Tracka:

21.4 km, 06:33:23