Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

GR-38 1. Etapa Bermeo-Gernika

Data: .

bermeo gernika ibilaldia

Argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHskR6bDeu

Goizeko 8.00 tan anbulategi aurrean zen hitzordua 2019 ko Lagun Onak M.B. ko Nagusien egitasmo nagusirako lenengo etapa burutzeko.

GR-38, ardoaren eta arrainaren ibilbidea burutzen hasteko eguna iritxita. Aste osoa oso eguraldi txarrarrekin igaro ondoren eta jende asko eguraldiari begira izanda gero, 66 laguneko taldea animatu zen Bermeo eta Gernika lotuko zituen ibilaldia burutzera. Tartean aipatzekoa Hazparnetik etorritako 3 lagun .

Bermeora autobuses iritxi eta 9:45 inguruan ekin genion ibiltzeari, poza nabaria zen partehartzaileen artean, eguraldia, iragarrita zegoen bezela ona izango genuela ematen zuelako. Aste guzian hainbeste euri egin eta gero ez sinestekoa zen baina. Gero ibilbidean zenbat lokatza aurkituko genuen zain geunden.

Bermeo atzean utzi eta Gernikaruntz, 20,5 Km ibilbidea, Busturialdean. Lenengo zatia errepidez, baserri bide batzuetan zehar.

Honela iritxi ginen 11:00 inguruan Larrazabale , aintzinan eskola izandako eraikinera. Bertan geldialdi txiki bat hamaiketakoa egiteko.

Aurrera jarraituaz Altamira auzora gerturatu ginen eta bertatik ordurarteko errepidea utzi eta basorantz. Igoera polit baten ondoren ibilbideko unerik gaiztoenean ginen. Basoan lanean hari direlako, egin duen eguraldia egin duelako... ibilbidean izugarrizko lokatza zegoen. Hal genuen bezala aurrera egin eta Urberuaga jeitxi ginen. Gertu zegoen San Kristobal ermitan 14:15 inguruan bazkaldu genuen.

Gernika erdigunera iritxi ginen eta bertan 15 minituko geldialdia. Amaierako argazkiak eta atera eta autobuserainoko ibilia egin genuen etapa amaitzeko. 16:00 ingururako etxerako bidean ginen. Azpeitian 17:10 tan.

Behin lenengo etapa amaituta Otsailean egingo den bigarrenaren zain

Eguna:  Urtarrilak 26 Larunbata

Irteera: Bermeo-Gernika   20,5 Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 1. go Etapa

bermeo ibilaldia

Ibilaldia: Goizeko 8:00 tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Bermeora joateko.

               Bermeon GR-38 jarraika Gernikarainoko ibilia egingo degu.

              Bidean hiru geldialdi egingo ditugu. Lehena 15 min ingurukoa hamaiketakoa egiteko (ez dago tabernarik, bakoitzak berea eraman). Bigarrena bazkaltzeko 30 min ingurukoa San Kristobal ermita inguruan (ez dago tabernarik, iturria bai) eta azkena Gernika erdialdean 15 minutukoa.

             Ibilaldia 16:00- 16:30 amaitzea aurreikusten da. Amaitzean, autobusa hartu eta Azpeitira.

Izen ematea: Irteeran parte hartzeko izena Urtarrilak 24 rako eman beharko da. Bai elkarteko Tabernan edo web gunean bertan.

Ordaina: Bazkideak 8€

               Ez Bazkideak  10€

IZENA EMATEKO

Egingo den ibilaldiko Tracka:

19.1 km, 13:12:00