Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

GR-38 4. Etapa Otxandio-Urbina

Data: .

 

Argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmAmkcS8

   105 laguneko talde mardula, eguraldi bikainarekin GR-38 ardoaren eta arrainaren ibilbideko 4. etapa burutzeko.

   Goizeko 8:00 tan autobusa artu eta Otxandiora.

   9:20 inguruan bertako enparantzan ibilbideari ekin genion. Eguraldi bikaina zetorkigula nabaria zen, naiz eta goizean horaindik fresko xamar zegoen. Zenbait lekutan izotza ere bai.

   Otxandio atzean utzi eta inguruko baso zoragarrietan egiten du aurrera ibilbideak. Ibili erraza, pagadi, harizti... barrena.

   10:45 inguruan ginen aAbinako Urtegian. Leku paregabea hamaiketakoa egiteko. 15 min indarrak berreskuratzeko.

   GR-38 ko arraia zuri gorriei jarraika berriro Legutiora. Bertan beste geldialditxo bat, ibilaldiko azkena. Hemendik Urbinara 8 Km inguru gelditzen ziren.

   Ibilbide lau lauean zehar aurrera eginda 13:30 inguruan iritxi ginen Urbinara eguneko ibilia amaitzeko.

   Etapa motza baina polita. Aurrez erabakita bezala bertan bazkaltzea tokatzen zen, antolatzaileek edatekoa eramana genuen bertara.

   Ordubete inguruan jendeak kontu kontari bakoitzak eramandakoa rekin bazkaldu zuen.

   15:30 inguruan Azpeitian ginen.

   Maiatzaren 11, fetxa aldaketarekin, GR-38 ko 5.etapa ospatuko degu, Urbina eta Estibalitz artekoa. Ibilaldi erraza, polita, 20 Km.

 

Eguna:  Apirilak 13 Larunbata

Irteera: Otxandio - Urbina    18Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 4. go Etapa

urbina ibilaldia

Ibilaldia: Goizeko 8:00  tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Otxandiora  joateko.

               Otxandion  Gr-38 jarraitzen hasiko gera. Otxandio atzean utzi eta Albinako urtegi aldera. Bertan egingo degu hamaiketakoa egiteko 15 min. geldialdia(Bakoitzak eraman).

                  Aurrera jarraituaz Legutianotik pasa eta ibilaldia Urbinan bukatuko degu.

                 Bazkaria etapa amaitu ondoren egingo degu Urbinan. Antolatzaileek edaria eramango dute. Sagardoa, ardoa, ura.

                 Bazkalostean 14:30- 15:00 aldean Azpeiti aldera abiatuko gara.

            

Izen ematea: Irteeran parte hartzeko izena Apirilak 11 rako eman beharko da. Bai elkarteko Tabernan edo web gunean bertan.

Ordaina: Bazkideak 12€

               Ez Bazkideak  15€

IZENA EMATEKO:

 

 

Egingo den ibilaldiko Tracka:

16.6 km, 00:00:00