Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

GR-38 6. Etapa Estibalitz- Albaina

Data: .

Etapako argazkiak ikusteko:

https://www.flickr.com/gp/137493196@N08/c1Psd1

         93 laguneko taldeak egin du GR-38 Ardoaren eta Arraianren Ibilbideko 6. etapa

   Goizeko 8:00 tan autobusa artu eta Estibalitzera asbiatu ginen.

   9:15 inguruan ekin genion ibiltzeari. Aurretik iha 24 Km ibilia genuen. Villafranca de Argandoña eta Andollura atzean utzi eta Gasteizko mendietako basoan sartu ginen.

   Baso ederra pasa eta gero 11:30 inguruan egin genuen eguneko lehen geldialdia indarrak berreskuratzeko. Berriro ibiltzeari ekin eta berehala ginen Okinan.

   Eguraldi bikaina genuen, oskarbi eta tenperatura egokia ibiltzeko. Okina auzoa atzean utzi eta izen bereko Haitzarte aldera. Errekatxoa, ur jauziak... ibili oso eroso eta polita. Berehala sartu ginen Trevinñoko lurretan.

   Haitzartea atzean utzi eta Saseta auzora. Hemen egin genuen eguneko geldialdi nagusia, bazkaltzeko baliatu genuena.

   Berriro ibiltzeari ekin behar. GR-38 ko arraia zuri gorriei segika Pariza auzora iritxi ginen. Eguneko ibilia bukatzeko azken 3 Km geratzen ziren. Azken auzo honetatik Albainara daudenak hain zuzen ere.

   Arratsaldeko laurak inguruan talde osoa Albainan ginen ibilaldi zoragarria burutu eta gero. Autobusak bertan genituen zain.

   16:30 ingururarte auzoa ezagutu, tragoren bat artu... egiteko aukera izan zen. Behin ordua iritxi zenean autobusean herrirantz.

   Bi autobusak 18:10 alderako herrian ziren.

   GR-38 honetako 7. etapa Irailean burutuko degu; Albaina eta Guardia artekoa hain zuzen ere.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Eguna: Ekainak 15 Larunbata

Irteera: Estibalitz- Albaina    23,5Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 6. go Etapa

                          

Ibilaldia: Goizeko 8:00  tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Estibalitzera   joateko.

               Estibalitzen  Gr-38 jarraitzen hasiko gera. Villafranca eta Andollu atzean utzi eta Gasteizko Mendietako basoetan barrena ibiliko gara.

15 min geldialdia egingo degu hamaiketakoa egiteko. Bakoitzak eraman.

Ondoren Okina pasako degu eta Okinako Haitzartea geroago. Aurrerago Sasetara iritxiko gara.

30 min geldialdia egingo degu bazkaltzeko. Bakoitzak eraman.

Pariza auzoa pasata iritxiko gara Albainara.

Etapa 16:00 - 16:30 aldean amaitzea aurreikusten da. Denbora pixkat izango degu  Albainan. Ondoren autobusean Azpeitira.

Izen ematea: Irteeran parte hartzeko izena Ekainak 13 rako eman beharko da. Bai elkarteko Tabernan edo web gunean bertan.

Ordaina: Bazkideak 8€

               Ez Bazkideak  10€

IZENA EMATEKO:

 

Egingo den ibilaldiko Tracka:

24 km, 04:48:00