Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Bidarrai-Rafting.

Data: .

Argazkiak ikusteko hemen: https://flic.kr/s/aHsmEGqvcs

 

 

IRTEERA: Ekainak 29-30. Astebukaerako irteera. Goizeko 8retan, anbulategi aurrean. Plaza mugatuak!!

IBILALDIA: Larunbatean St Martin d`Arrosa-tik (126m) irtengo gara eta 5 km inguru ibili ondoren, Larla mendi gailurrera (678m) iritsi ondoren beste 5,5 km goitik behera Arrosara heltzeko. Ibilaldia, zirkularra izango da. Guztira 10,5 km egingo ditugu.

 Igandean, gosaldu ondoren, rafting egitera joango gera. Ondoren, aterpean bazkaldu eta etxerako bidea hartuko dugu.

ORDAINA: Bazkideak 35 €. Gainontzekoak 40 €Hemen sartzen dira: bidaia, aterpean afaltzea eta Igandeko gosaria eta bazkaria. Rafting egiten duenak, aparte ordaindu beharko du.

OHARRAK:  Larunbateko bazkaria (mendirako) eta lotarako sakua, norberak eraman behar ditu. Rafting egiteko prezioak eta eraman beharrezkoak: Uretan ibiltzeko zapata pare bat (derrigorrezkoa), bainu jantzi bat eta dutxatzekoak. Rafting egiteko, derrigorrezkoa da igeritan jakitea eta gutxienez 6 urte izatea.

RAFTING PREZIOAK:  6-12 urteko aurrak 19 euro pertsonako.

                                                 12 urtetik gorakoak  24 euro pertsonako.

IZENA EMATEKO:  Epea:Osteguna 27 gaueko 9 tako.Rafting egin behar duenak, izenaren ondoren RAF jarri.