Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

GR-38 7. Etapa Albaina-Biasteri

Data: .

albaina biasteri

Argazki galeria ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmHckthz

    Goizeko 7:30 tan 103 laguneko taldea bildu ginen GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. etapa burutzeko asmoz.

    Autobusez Albainara joan eta bertan ekin genion ibiltzeari.

    Eguraldia ez zegoen oskarbi, baina ibiltzeko oso egokia.

    Albainatik Lañoruntz. Azken honetara iritxi aurretik bertako Gobeak bisitatu genituen. VII. mendean bizitoki bezala izan zirenak ondoren Zentro Erlijioso eta Kanposantu bihurtu ziren.

    Laño atzean utzi eta Lagran aldera ondoren basoan zehar. Hamaikak inguruan hamaiketakoa egiteko 15 minituko geldialdia egin genuen ibilbidean bertan.

    12:00 inguruan ginen Lagranen. GR-38 Ibilbidearen interpretazio Zentroa bertan dagoela aprobetxatuaz 15 minituko geldialdi bat egin genuen.

    Berriro ibiltzeari ekin eta eguneko malda gogorrenak gelditzen zitzaizkigun gainditzeko; hain zuzen ere Sierra Cantabria gurutzatzu behar genuen "Paso del toro"n.

    Partaide bakoitzak bere erritmoan , guziak ginen lepoan 14:00 inguruan. Aurrez partaide batzueik Cruz del Castilloko tontorra egiteko aukera ere izan zuten. Bertan bazkaldu genuen eta ibilia amaitzeko 7 km inguru gelditzen zitzaizkigun.

    Azken partea dena maldan bera, aurrez aurre Biasteri eta inguruko herriak genituela. Bidean mahasti batzuk era bai mahatsa bete beterik, laister bilduko bait dute.

    16.00 tan etapa amaitu genuen eta Biasteri ezagutzeko aukera izan zen 17:00 iritxi bitartean.

    19:00 tarako Azpeitian ginen egun polita igarota.

    Iada asko Urrian 19 an ospatuko degun Egitasmoko azken etaparen zain.

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Eguna: Irailak 21 Larunbata

Irteera: Albaina - Biasteri        25 Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 7. go Etapa

LaguardiaI bidaia  LaguardiaII bidaia

Ibilaldia: Goizeko 7:30  tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Albainara  joateko.

Albainan hasiko gara GR-38 jarraitzen.

Bidean Gobesko Kobak ikusi eta Lañora iritxiko gara.

Ondoren basoan zehar Lagranerako bidea egingo degu. Tartean Hamaiketakoa egiteko 15 min. geldiunea egingo degu.

Lagranen 10-15 min hartuko ditugu osatzen hari garen GR-38 ibilbidearen Interpetrazio Zentrua ikusteko.

Lagrandik aurrera eguneko igoera nagusia gelditzen zaigu, hain zuzen ere "Paso del Toro"ko lepora igotzea. Bertan egingo  degu 20-30 min geldialdia bazkaltzeko.

Ibilaldiari amaiera emateko Biasterirako jeitxiera geldituko litzateke

Biasterin 16:00-16:30 inguruan iristea aurreikusten da.

Biasterin denbora bat izango degu eta ondoren autobusez Azpeitira 

                         

Izen ematea: Irteeran parte hartzeko izena Irailak 19 rako eman beharko da. Bai elkarteko Tabernan edo web gunean bertan.

Ordaina: Bazkideak 8€

               Ez Bazkideak  10€

IZENA EMATEKO:

 

OHARRA: Ibilaldi honetan hasiko gara Urrian egingo den Ekimeneko azken etapa eta bazkarirako txartelak saltzen.

Azken etapan goiz partean ibilaldia egin eta ondoren "El Embarcadero jatetxean" bazkaria izango da.

Ibilaldia eta bazkarirako Txartelak 50 €.

 

Egingo den ibilaldiko Tracka:

24.8 km, 07:15:34