Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

GR-38 8. Etapa Biasteri - Oion

Data: .

Atgazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmHPfHWQ

   96 laguneko taldea GR-38 Ardoaren eta Arrainaren ibilbideko 8. eta azken etapa burutzeko.

   7:00 tan Azpeitian irten eta Biasterira autobusez.

   Bertan 9:15 inguruan ekin zitzaion ibiltzeari, aurretik 19 km. Hasieran Biasteriko aintziretatik barrena eta ondoren bertako mahastietan zehar joaten da ibilbidea.

   Eguraldi bikaina oinez ibiltzeko egun guzian zehar, uneren batean tanta gutxi batzuk egin bazituen ere. Aipatu beharra dago ekintza guzian izan degun suertea eguraldiarekin.

   El Campillarren ginen 11:30 inguruan eta hemen egin genuen eguneko geldialdia indarrak errekuperatzeko.

   Mahastietatan aurrera egin genuen ibilbidean 13:30 tan Oionera iritxi arte.

   GR-38 amaituta argazkiak atera eta denbora bat izan genuen Oionen.

   14:30 tan Logroñoko El Embarcadero jatetxera bazkaltzera. Giro ezin obean jan eta edan genituen bertan zerbitzatutakoak eta amaieran oroigarri banaketa.

   Urtarrilean hasi eta Urrirarteko GR-38 ko ibilbide osoa burutu duten 24 laguni Lagun Onak M.B. k txaketa bana oparitu zien.

   20:30 inguruan Azpeitain ginen guziok.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Eguna: Urriak 19 Larunbata

Irteera: Biasteri - Oion        19 Km

            GR-38, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideko 8. go Etapa

Oion biasteri Oion 1

Ibilaldia: Goizeko 7:00  tan anbulategi aurrean autobusa artuko degu Biasterira  joateko.

Biasterin  hasiko gara GR-38 jarraitzen.

19 km ibilaldi erraza egingo degu mahastietatik barrena. Hamaiketakoa egiteko 15 minituko geldialdia izango degu  El Campillarren.

13:00 - 13:30 Oionen izatea aurreikusten da . Denbora bat izango degu herria ezagutu eta zerbait hartzeko eta ondoren autobusez Logroñora joango gara.

14:30 tan bazkaria izango da, " El Embarcadero Jatetxean"  Ekimenari amaiera egokia emateko

17:30 tan itzulera

                          .

Izen ematea: Irteeran parte hartu eta Bazkaltzeko txartela eskuratu behar da Urriak 13 rako. Txartelak elkarteko tabernan daude salgai 50€.

Irteran parte hartu bakarrik nahi dutenek izena eman beharko dute Urriak 13 rako

Ordaina: Bazkideak 10€

               Ez Bazkideak  15€

IZENA EMATEKO:

Egingo den ibilaldiko Tracka:

19.7 km, 04:01:16