Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Mendiko argazki rallya

Data: .

argazki rallya

EGUNA: Azaroak 3.

IRTEERA: Argazki kamera duen edonorentzat.

IZEN EMATEA: Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitza berrian, DINAMOko egoitzan, SOREASUN.

Oinarriak  lotura honetan 

Urtero bezala, Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. Argazki Rallya antolatu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak. Aurten, azaroaren 3an, egingo dute lehiaketa.

Izen-ematea rallyaren egunean egin beharko da, 09:00etatik 09:30era, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (DINAMOKO egoitza berrian, SOREASUN). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat dituen edonork parte har dezake rallyan. Nagusiek hamar euro ordaindu beharko dute, eta 16 urtetik beherakoek doan parte hartu ahal izango dute.

Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko diren argazkiak atera beharko dituzte partaideek. Ibilbidean zehar, mendizaleak izango dituzte bidelagun. Ibilbidearen erdi aldera, hamaiketakoa zain izango dute partaideek indarrak hartu eta ibilbideari berriro ekiteko. Rallya 13:30ean amaituko da, Azpeitiko Enparantza Nagusian txartelak ordenagailuetan hustuz.

Argazkilari bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, eta argazki aukeraketa azaroaren 10erako bidali beharko du, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera. Bertan, partaidearen izena, artxiboaren izena eta gaiaren zenbakia zehaztu beharko ditu.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa, sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo diote; hori azaroaren 23an egingo dute, 18:30ean, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean (Elizkale, 21).