Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Unanua-Beriain-Lizarraga gaina-Bakaiku

Data: .

Unanua-Beriain-Lizarraga gaina-Bakaiku

 

UNANU-BERIAIN-LIZARRAGA

Hamar laguneko taldea osatu giñen goizeko zortziretan anbulategi aurreko geltokian. Autobusa hartu eta bederatziak inguruan Sakanako Unanu herrira iritsi eta beharrezko prestaketak egin ondoren, Beriainera igotzeari ekin genion. Igotzeari ekin bezain laster, elurrarekin topo egin genuen. Astean zehar egindako eguraldia ikusita, espero zen elur pixka bat zapaltzea baiña espero zena baiño beherago zegoen elurra. Hamaikak inguruan gailurrera iritsi eta bertan aurkitzen den San Donato ermitan babestu giñen hotzarengatik babesteko. Mokadu bat egin ondoren, Lizarragaruntz abiatu giñen Andiako mendizerratik. Eguraldi hotza, elurra eta behe lainoarekin etzen gehiegi ikusten baiña aurrera jarraitu genuen. Aurrez esan bezala, uste baiño elur gehiago aurkitu genuen eta Beriain gailurretik Lizarraga gaineraino elurra zapalduz joan giñen. Behin Lizarraga gainera iritsitakoan, bertan bazkaldu eta arratsaldeko bosteterdiak inguraun Azpeitira abiatu giñen.
https://flic.kr/s/aHsmJgtPgA

 

 

 

Azaroak 9  Helduen egun guztiko Ibilaldia

 

 

IRTEERA : Larunbata goizeko 8:00etan anbulategi aurretik.

IBILALDIA: Azpeititik autobusez Unanuara joango gara. Bertatik Beriain tontorra igoko degu. Ondoren Lizarraga gainera pasatzeko( 20 Km).

(Hemen aukera egongo da ibilaldia bukatutzat emateko, autobusa egongo delako)

Aurrera jarraitzen dutenek Bakaikura jeitxiera egingo dute (8Km)

              IBILALDIAREN ZAILTASUNA GOGORRA DA

IZEN EMATEA: Azaroak 7a  baino lehen mendizaletako tabernan, edo www.lagunonakmb.org

ORDAINA:       Bazkideak: 8€  Ez Bazkideak: 10€ 

 

Izena emateko: