Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Abenduko Mendi Astea eta Batzar Nagusia

Data: .

Mendiaste 2019

Abenduko Mendi Astea prest dugu Lagun Onak Mendi Bazkunak. Abenduaren 10etik 13ra bitartean egingo dira asteko ekitaldiak. Mendiarekin lotutako hiru ikus-entzunezko eskainiko ditugu Lagun Onak mendi elkartearen egoitzan. Lehen ikus-entzunezkoa 2018ko Joxe Takolo Beka irabazi zuen Drangnag-ri mendira egindako espedizioari buruzkoa izango da, Alberto Fernandezek eta Mikel Zabalzak egin zuten. Urteroko ohiturarekin jarraituz, batzar nagusiarekin eta afariarekin bukatuko dira Mendi Asteko ekitaldiak.

Batzarra hilaren 13an, ostiralez, egingo dugu mendi elkartearen egoitza, 19:00etan hasita. Honako hau da bilkurarako gai-zerrenda: 2019ko ekintzen balorazioa, 2019ko balantzeko ekonomikoaren onarpena, 2020ko aurrekonturaren onarpena,  2020ko ekintzen aurkezpena, Xoxoteko aterpea, elkarteari eta batzordeari buruzko xehetasunak eta galdera-erreguak.

Mendi Asteko egitaraua:

- Abenduak 10, asteartea. Drangnag-ri, 2018ko Joxe Takolo Bekaren irabazlea. Alberto Fernandezekin eta Mikel Zabalzarekin. 21:00etan, Lagun Onak mendi bazkunaren egoitzan.

- Abenduak 11, asteazkena. Mckinley mendia, Joxe Luis Eizagirrerekin. 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan.

- Abenduak 12, osteguna. K2 mendia, Josema Casimiroren eskutik. 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan.

- Abenduak 13, ostirala. Lagun Onak MBren batzar nagusia. 19:00etan, mendi elkartearen egoitzan.