Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Izarraitz itzulia

Data: .

izarraitz itzulia

Argazki galeria ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmKYwhfU

Bideoa ikusteko:

https://vimeo.com/387156447

 

 

 

74 laguneko taldea Izarraitzi itzulia emateko.

Goizeko 8:00 tan herriko plazan 74 laguneko taldea osatu gara Izarraitzko itzulia osatzeko asmoz. Eguraldi ona gauden garairako, ibiltzeko tenperatura egokia eta ikuspegiak ere ikusten ziren.

2020 urteko Lagun Onaken egutegian Urtarrilean eta Otsailean herri inguruko bi ibilaldi antolatu dira, aurrenekoa larunbat honetakoa.

Komuntzotik gora aurrena, Xoxoteko ohiko bidean gora iritxi gara Urreta- Lastaola-Alabier bidegurutzera.

Azken honetara jarraitu degu eta Aitz Bakar azpikaldetik eta Oranda baserrien gainekaldeti k iritxi gara Ondarbasora. Jarraian Soldadusorotik pasata Goltzibarrera. Iada Izarraitz atzekaldera pasatuta ginen.

Hamaiketarako Attola zarrren ginen eta bertan egin degu goiz parteko egonaldi luzea indarrak berreskuratzeko.

Ibilbidean aurrera jarraituaz Attolako aparkalekura igo gara eta Bide Gorrira. Hemen behera Aitza baserrira. Azkoitia behekaldean ikusten genuen.

Iada berriro Izarraitzen aurrekaldetik Arana, Pikua baserriak pasatuta Goikosaletxera iritxi gara.

Bertatik Urreta baserrira iada Azpeitia behekaldean ikusten genuela. Berriro gorakoan erabili degun Xoxoteko ohiko bidetik jeitxi gara herriko plazara ordubiak ingururako.

Iha hogei kilometroko ibilbide polita osatuta, Otsaileko Izazpiko ibilaldiaren zain.

 

--------------------------------------------------------------------

Eguna: Urtarrillak 25 Larunbata

Ibilaldia: Izarraitz itzulia  Goiz ibilaldia.

 Azpeitiko plazan irten eta Urreta ingurura igo. Bertan Izarraitzko birako GR arekin batuko gara. Bukatzeko berriz ere Urreta ingurutik plazara jeisteko. Ibilaldian hamaiketakoa egiteko 15/20 min izango dira.

21.5Km ibilaldia. Oso egokia 2020 urteko Nagusien Egutegiko Azpeitia-Iruña ekitaldiko etapak prestatzeko.

Irteera: 8:00 tan Azpeitiko plazan

                           

Ibilaldiko Tracka:

21.3 km, 05:44:42