Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Zumarraga-Izazpi-Samiño-Azpeitia

Data: .

                   Zumarraga-Izazpi-Samiño-Azpeitia

Argazki galeria:

https://flic.kr/s/aHsmLpVGLu

78 laguneko taldea bildu gara 2020 urtean Azpeitia Inguruan antolatutako bigarren ibilaldia osatzeko asmoz.

Autobusa artu eta Zumarragara ibilaldiari bertan hasiera emateko.

Eguraldia agindua zegoen bezala bikaina goizean goizetik. Zumarragako parroki aurrean ibiltzen hasi eta zenbait baserritan gora Antiguako Ermitara iritxi gara. Dagoenekoz ibilaldian gozatzen partaideak, tenperatura aproposa zegoen ibiltzeko, ikusten genituen paisaiak ederrak...

Antiguatik gora jarraituaz 10:15 ingururako iritxi gara Izazpiko tontorrera. Bertan taldeko argazkiak atera eta haizea zegoenez pixkat beraka jeitxi gara hamarretakoa egiteko babes billa. Inguruko hainbat tontor aurrez aurre genituela egin degu mokadua.

Ondoren ibilaldian aurrera Pagotxetako txabolara, ondoren Pagolako txabolatik gora Samiñoko tontorrera. Hemen ere paisaiaz gozatu eta beraka Larrume Txiki aldera.

Hemendik ibilaldiaren azken zatia gelditzen zitzaigun. Lete-Letetxotik aurrera Agitera, geroago Sokin aurretik igaro eta Loiolara jeitxi gara.

Loiolatik etxerako bidea partaide bakoitzak nahi zuen bezela egin du.

14:30 ingururako Azpeitian ginen aurreikusita genuen ordutegiaren aurretik. Seinale jendea prestaturik dagoela Martxoan ekingo diogun Azpeitia-Iruña 2020 erronkarako.

-----------------------------------------------------------------------------

Eguna: Otsailak 15 Larunbata

Irteera: 8:00 tan anbulategi aurrean

Ibilaldia: Zumarragara autobusez joango gara. Bertatik Antiguatik gora Izazpi tontorra egingo degu. Gero Pagotxetatik Samiño eta Larrumetxikira jeitxiko gara. Hemendik Letetik, Agitetik eta Sokin baserrietatik igarota Loiolara jeitxiko gara. Ondoren Azpeitira iristeko.

21Km ibilaldia. Arratsaldeko 15:00- 15:30 aldera iristea aurreikusten da. Bidean bi geldialdi egingo ditugu jateko.

Ordaina:  Bazkideak: 2€

                Ez Bazkideak: 3€

Izen ematea: Otsailak 13  Ostegunean amaituko da. Elkarteko tabernan edo bertan segidan.

Izena emateko:

 

Ibilaldiko Tracka:

20 km, 05:59:02