Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Eskolarteko XXXIII. Mendi Lehiaketa

Data: .

ibilaldi

Martxoak 15ean, Eskolarteko XXXIII. Mendi Lehiaketa izango da. Urola Kostako ibilaldia Azpeitian burutuko da Lagun Onak MBk antolatuta.

Bertan, bi ibilaldi izango dituzte partaideek aukeran: laburra 6.3 km-takoa eta luzea 10.5 km-koa.

Izen ematea egunean bertan Azpeitiko Azoka plazan, goizeko 8:30-9:00 tartean egin beharko da.

Beraz badakizu, osatu 3-5 laguneko “patrulla” eta zatoz goiz buelta egitera.

Parte hartzaile bakoitzak eman beharko ditu ibilaldian zeharreko jan eta edana. Amaieran, mokadutxoa eta oroigarria banatuko dira.

Informazio gehiago: hemen