Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

#NireGailurrak

Data: .

KONFINAMENDUKO ARGAZKI LEHIAKETA
 
#NireGailurrak
 
 
  • Zer da? Online egingo den argazki lehiaketa.

 

  • Zein da gaia? Norberak mendian ateratako argazkiak. 

 

  • Nork hartu dezake parte? Edonork.

 

  • Nola hartu daiteke parte? Instagram edo Facebook bidez, Lagun Onak MB etiketatuta publikazioan. Edo, bestela, argazkia Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita. Argazkiari izenburua jarri beharko zaio, eta kokapena ere zehaztu beharko da. Pertsona bakoitzak argazki bakarra aurkeztu dezake. #NireGailurrak

 

  • Noiz? Argazkiak aurkezteko epea lehiaketa iragartzen denetik apirilaren 26ra, hau barne. Ondoren, apirilaren 27tik maiatzaren 10era, bi egunak barne, aukeraketa fasea egingo da.

 

  • Nola aukeratuko da saria? Bozketa bidez. Sare sozialetan, gure Lagun Onak MBren kontuetan publikatuko dira lehiaketan parte hartzen duten argazkiak, eta lortzen dituzten “Atsegin dut”-ek balioko dute. Sare sozialik ez dutenentzat, online inkesta bat jarriko da (Gmail kontu bat izatea beharko da bertan bozkatzeko). 

 

  • Zein da saria? 60 euro eta Lagun Onak MB elkartearen tabernan edo Xoxoteko aterpetxean bi lagunentzako afaria. Beste bi lagunentzako afari bat zozkatuko da parte hartzaile guztien artean egingo den zozketan.

 

  • Noiz emango da saria? Konfinamendu egoera emaitzen denean. 
IMG 20200410 WA0017