Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

121 lagunek hartu dute parte Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako #NireGailurrak argazki lehiaketan

Data: .

Atzo amaitu zen #NireGailurrak argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea eta, guztira, 121 dira egitasmo honetan parte hartzera animatu diren herritarrak. Munduko txoko guztietako irudiak jaso ditugu eta argazkilari gehienak azpeitiarrak dira, baina badira inguruko herrietakoak ere. Argazki guztiak Lagun Onak Mendi Bazkunaren Flickr kontuan daude ikusgai, edo https://labur.eus/partehartzaileak esteka jarraituta.

Egitasmoa nahiko modu inprobisatuan jarri genuen martxan, bizi dugun ezohizko egoera honetan animazio pixka bat jartzeko helburuarekin. Onartu beharra daukagu parte hartzeak gure aurreikuspen denak gainditu dituela eta, ondorioz, uste baino lan gehixeo ere eman digula, baina pozik gaude, eta egiten dugun balorazioa oso positiboa da. Honenbestez, eskerrak eman beharrean gaude parte hartzera animatu zareten guztioi. Eskerrik asko, bene-benetan!

Bozketa fasea
Bihar, apirilak 28, irekiko da botoak emateko epea. Bozka emateko hiru modu egongo dira:

  • Webgunea: gure web orrian (www.lagunonakmb.org) jarriko dugun bozketa sistemaren bidez.
  • Facebook: argazki guztiak gure Facebook orrira igoko ditugu, eta bertan bakoitzak jasotzen duen ‘Atsegin dut’ bakoitza boto bat izango da.
  • Instagram: biharko egunean zehar, argazki guztiak igotzen joango gara (hamarnaka, hori baita sare sozial honek uzten duen gehiengo argazki kopurua). Bozka emateko, argazki bakoitzaren publikazioan komentarioa idatzi beharko da, bozka ematea nahi zaion argazkiaren zenbakiarekin.

Maiatzaren 10era arte izango da posible botoa ematea, eta hurrengo egunean iragarriko dugu irabazlea. Irabazleak 60 euro eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartearen tabernan edo Xoxoteko aterpetxean bi lagunentzako afaria irabaziko ditu. Honez gain, beste bi lagunentzako afari bat zozkatuko da parte hartzaile guztien artean egingo dugun zozketan.