Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitiko auzoak lotzen

Data: .

Herriko plazatik abiatuko gara. Handik Loiolara joango gara eta, handik, Sistiaga Erreka aldera abiatu gara Igarako errotara iritsi arte. Hemen ezkerretara hartuko dugu, Loiolako geltoki aldera, eta ondoren eskuinetara Agarre eta Nazabal baserrietarako bidean gora, marra zuri-gorriak jarraituz. Arrasto hauei segika, Oñatz auzoko Garin baserrietara iritsiko gara. Hemendik Oñatzera geratzen zaiguna errepidez egingo dugu.
Behin auzora iritsita, eskuinetara, Ureta baserri aldera hartuko dugu. Bere ondotik bera Endaizpera iritsiko gara, eta hemendik Urrestillara jaitsiko gara. Urrestillatik Azpeitira bidegorrian etorriko gara, Landeta auzotik barrena.

Bideoa: https://youtu.be/fcQ5VTYbAU4

Tracka: www.labur.eus/loiolatik