Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeititik Erlora Aitzbakarretik bueltan

Data: .

Ibilbidea Azpeitiko plazan hasiko dugu. Xoxotera igotzeko ohiko bidea hartuko dugu, eta pistan gora egin Urreta Txiki parera iritsi arte. Bertan, Izarraizko Birako bidean sartuko gara, Aitzbakar aldera eraginez. Mendiari buelta ematen jarraitu dugu, Lasaotik datorren bidearekin elkartu arte.
Bide hau jarraituko dugu Izarraitz gaineko pistara atera arte. Bertatik eskura daukagu Erloko gailurra eta gurutzea. Itzulera Xoxoteko ohiko bidetik egingo dugu. Erritmo normalean, 3:30 inguruan egiten den buelta da.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Ac-IEyIpI9o

Tracka: www.labur.eus/aizbakarretik