Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Arantza-Mendaur-Mendieder-Ekaitza-Putzubeltz-Arantza

Data: .

Arantza-Mendaur-Mendieder-Ekaitza-Putzubeltz-Arantza

                                       

                           Uztailak 11 Nagusien Egun guztiko Ibilaldia

Argazkiak ikusteko:

https://flic.kr/s/aHsmPnkSi1

37 laguneko taldea goizeko 7.30 tan elkartu ginen Baztan aldera, Arantzar hain zuzen ere abiatzeko.

Bertan aurreikusita genuen Arantza- Mendaur-Mendieder-Ekaitza-Putzibeltz-arantza ibilaldi zirkularra egitea.

9:00 alderako oinez ginen Mendaur(1131m) tontorrera bidean Arantza atzean utzita. Ibiltzeko eguraldi aparta egun guztian zehar, zerua garbi ez baina inguruko paisaiak ikusten uzten zuen.

Igoera polit bat egin ostean 11:15 inguruan tontorrean ginen. argazkiak atera, ikuspegiaz gozatu, bertatik azpian ikusten genituen: Zubieta, ituren, Sunbilla, Doneztebe...

Ondoren lepora Mendaurreko leporar jeitxi eta Mendieder(1071m) igotzeari ekin genieon. Malda gogor bat igo Mendaur atzean genuela eta tontorrean.

Gainez gain pasa ginen Ekaitza(1046m) aldera. 13:15 inguruan bertan azken maldak igota. aurrez pasatako Mendaur eta Mendieder , Erasun herria... ikuspegi zoragarria. Ordurartekoa bikaina.

Bazkaltzeko tartea eta basoan sartuta Putzubeltzen billa.

Hemen hasi zitzaigun eguna aldrebesten... basoan aurrez pentsatzen genuen bideri kezin aurkitu: atzera, gora, bera... Azkenean borda batean ikusitako lagun bati esker basoan zehar Putzubeltzera. Leku aparta.

Berau atzean utzi eta Arantzara, uste baino ibilbide luzeago eginda baina egunak penia merezi zuen zentsazioarekin.

Ibilbide aparta, pena basoan bidea jarraitzea asko kostatu zitzaigula.

20.15 Azpeitian ginen umora ederrean egun ederra pasa ostean.

 

Irteera : Larunbata goizeko 7:30etan anbulategi aurretik

Ibilaldia: Autobusez Arantzara joango gara eta bertatik Mendaur igo. Ondoren Mendieder eta Ekaitza. Jeitxierakoan Putzubeltzetik zehar berriro Arantzara. 18.5 Km ibilaldi zirkularra.

Egunean zehar bi geldiune egingo ditugu; bata hamarretakoa egiteko eta bigarrena berriz bazkaltzeko.

Ondoren autobusez berriro Azpeitiarantz. 18:30 ingururako aurreikusten da  Azpeitira iristea.

Sorgin, bidelapur eta petrifikatuta geratu diren hartzei buruzko kondairak; arroil sakonak, ur-jauzi ederrak eta zelai zabalek margotzen dituzten paisaia paregabeak aurki daiteke Mendaur mendiaren inguruetan.

          AUTOBUSEAN "MUSUKOA"  ERAMATEA DERRIGORREZKOA IZANGO DA

   

ORDAINA:      Bazkideak: 10€

                       Ez Bazkideak: 15€

IZEN EMATEA: Uztailak 9 baino lehen mendizaletako tabernan, edo jarraian

          AUTOBUSEAN "MUSUKOA"  ERAMATEA DERRIGORREZKOA IZANGO DA

Egingo den Ibilaldiko Tracka ondorengoa izango da:

18.3 km, 07:55:19