Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

40 lagun inguru Iker Karreraren liburuaren aurkezpenean

Data: .

Segurtasun neurri guztiak eta osasun gomendioak zorrotz beteta, 40 lagun inguru elkartu ginen atzo Soreasu antzokian, Iker Karrera mendi korrikalariaren bizipenak biltzen dituen ‘Bidea Ipar’ liburuaren aurkezpenean. Unai Ugartemendiak osatu du biografia, eta autorea eta protagonista, biak egon ziren presente ekitaldian. Kirol emaitzetatik harago, mendiari, mendizaletasunari eta orokorrean bizitzari buruzko hausnarketa benetan interesgarriak utzi zizkiguten biek ala biek. Plazer bat, eta batez ere luxu bat aurrez aurre horrelakoak entzuteko aukera izatea. Eskerrik beroenak Kulturazi eta Azpeitiko Udalari ekitaldia antolatzen emandako laguntzagatik, eta nola ez Unai eta Ikerri, momentu oro erakutsi diguten umiltasun eta prestutasunagatik.

Liburuari buruz, Desnivel argitaletxeak euskaraz argitaratu duen lehenengo lana nabarmendu behar da. Erosi eta sinatzea nahi izanez gero, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi dezakezue.