Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

2020 Batzar Nagusia

Data: .

2020 Batzar Nagusia

Abenduak 11 ostirala, arratsaldeko 19:00etan Urola Erdiko Mankomunitateak Azoka Plazan duen aretoan burutuko da 2020ko Lagun Onak Mendi Bazkunako Batzar Nagusia.

Osasun egoerak baldintzatuta eta bertaratzen direnen arteko segurtasun distantzia bermatu ahal izateko, kokapen berria izando du aurtengo Batzar Nagusiak.

Gai ordena:

  • 2020ko ekintzen balorazioa 
  • 2020ko balantzeko ekonomikoaren onarpena
  • 2021ko 75 urteurreneko ekintzen aurkezpena
  • 2021ko aurrekonturaren onarpena
  • Xoxoteko aterpea
  • Galdera-erreguak

Aurten ezingo da Batzar Nagusiaren ondorengo afaririk egin baina bertaratzen direnei, 75. urtemugako oroigarri bat emango zaie.