Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Arauntza - Sañu

Data: .

IMG 20210112 WA0020

Urtarrilak 17, igandean, Arauntzara irteera egingo dugu, duela 75 urte Lagun Onak MBk elkarte bezala zapaldu zuen lehenengo tontorrera. 75. Urteurren ospakizunei hasera emanez haur, gazte zein helduentzat proposatzen dugu ibilaldia.

Igandean Azpeitiko plazan elkartuko dira txangora animatzen diren lagunak, 09:00etan. Irteera sei laguneko taldetan egingo da, eta osasun arloko gomendio guztiak (musukoak herriguneetan, distantziak…) zorrotz beteko dira. Irteeran parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharko.