Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Sañura irteera

Data: .

Pasa den asteburuan eskola kirolari ireki zitzaion lehiotxoa baliatuz, 65 ume, gaztetxo eta heldu elkartu ginen igandean #Arauntza eta #Sañu inguruetara egin genuen ibilaldian. Eguraldi ez hain onarekin, baina beti bezala giro ezinhobean egindako txangoa. Osasun egoerak ahalbidetu bezain pronto egingo dugu hurrengo irteera, zaindu bitartean!


Galeria osoa gure Flickr-ean duzue ikusgai: https://www.flickr.com/photos/137493196@N08/albums/72157717970517123