Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Urtarrileko erronkatxoan parte hartzeko azken eguna

Data: .

Gogoratu! #75tontor mendi erronkaren urtarrileko erronkatxoan parte hartzeko azkeneko eguna igandea izango da, urtarrilak 31. Beraz, ez ahaztu zure argazkiak web orrira igotzea (hau egiterakoan, mesedez, ez erabili emotikonorik, web orrian arazoak sortzen dizkigu eta). Sarien zozketa datorren astean zehar egingo dugu, eta gure sare sozialen bidez ezagutaraziko ditugu irabazleak. Zorte on parte hartzera animatu zareten guztioi, asko izan zarete eta!
Bestalde, COVID-19aren pandemia dela eta, eta mugikortasuna murrizteko indarrean dauden neurriak kontutan hartuta, pena haundiz iragarri behar dizuegu otsaileko erronkatxoa ezin izango dugula martxan jarri. Egoera hobetu bezain pronto itzuliko gara, eta ziur gaude guztion artean lortuko dugula 75 urte, 75 tontor, 75.000 metro erronka osatzea.
Bitartean zaindu, eta gozatu herriko tontor eta txokoez!