mega888 apk Joxe Takolo erakusketa

Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Joxe Takolo erakusketa

Data: .

Gaur zabaldu dugu Joxe Urbieta #Takolo zenari buruzko erakusketa, maiatzaren 30era arte elkartearen tabernan ikusgai izango duzuena. Mendiko materiala (pioletak, motxilak, botak, eskiak...), argazkiak, prentsa errekorteak... aurkituko dituzue bertan eta, guk esatea gaizki badago ere, ze demontre, benetan txukuna geratu zaigu kontua! 
Eskerrik beroenak Julen Etxeberria eta Enekoitz Esnaolari, beraiek izan baitira ekimenaren motorra, eta nola ez, Joxeren familiari. Besteoi, tabernatik pasatzeko gonbitea luzatzen dizuegu, merezi du eta!  #lagunonakmb #75urte