Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Animatu taldean entrenatzera!!

Data: .

IMG 20221018 WA0002

Argazkia: @rsalanova

Aupa lagunak‼️ Domusa Teknik 40 mlk bigarren edizioa ere martxan da, gure lasterketan gero eta emakume gehiago parte hartzera bultzatu asmoz, hainbat ekitaldi antolatuko ditugu.🏃🏻‍♀️

Horietariko bat Salomon Next Gen taldeko Malen Osa Oñatiarrak gidatutako entrenamendu saio bat izango da.🏔🏃🏻‍♀️Bertan parte hartzeko, Lagun Onak MB-ko web orrian sartu eta izena ematea besterik ez da behar. 📝
Bete beharreko bi arau bakarrik daude: emakumea izatea eta lasterketarako gogoa edukitzea. Gizonek ere parte hartu ahal izango dute, baina baldintza batekin: bakoitzak emakume batekin etorri behar du.🏃🏻‍♀️🏃🏻‍♂️
 
🔢 Azaltzen den emakume bakoitzak, zenbaki bat izango du, aurrerago egiten ditugun egitasmoetan zenbaki gehiago joango gara ematen, eta, aurrerago, gure lasterketako dortsalak zozketatuko ditugu beraien artean! 📣
 
📆 Eguna, azaroak 5, 9:00etan Azpeitiko igerilekuan. Ondoren, Lagun Onak MB-ko tabernan, 🗣solasaldia (Malen Osa) eta 🥓🥖hamaiketakoa egongo dira.
 
Ibilbidea 15km ingurukoa izango da.
 
Animatu!!💪🏻