Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Azpeitia-3EM: 2. etapa

Data: .

20230130 Goizueta

Egun batzuetako atsedenaren ostean, prest gaude #Azpeitia3EM ekimenarekin jarraitzeko! Bigarren etapak Andoaindik Goizuetara eramango gaitu, 20 kilometro pasatxoko bide atsegina osatu arte. Adarratik gertu dauden Oindo, Zaburu edo Etzala bezalako inguruneak zeharkatuko ditugu bidean, ahalik eta Nafarroako Foru Erkidegoko lurretan sartu arte. Gure web orrian eman dezakezue jada izena. Animatu eta etorri gurekin!

  • Eguna: otsailak 11, larunbata.
  • Ibilaldi mota: helduen egun osoko ibilaldia.
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 20 kilometro, +900 metro.
  • Irteera: goizeko 8:00etan, anbulategi aurretik.
  • Ordaina (autobusean bertan egingo da):
    • Bazkideak: 8 euro.
    • Bazkide ez direnak: 10 euro.
  • Izena emateko azken eguna: otsailak 9 osteguna.
  • Ibilbidea: hemen.

EKIMEN HONETAN PARTE HARTU BEHAR BADUZU, FEDERATU ZAITEZ!