Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Emakumeen 2. Saioa

Data: .

WhatsApp Image 2023 11 14 at 12.20.03

Argazkia: Ferndando Unanue

 

Aupa lagunok! 🏃🏽‍♀️🏃🏽‍♀️Emakumeentzat bereziki zuzenduriko trail saioekin jarraituz, abenduak 2rako saioa ere prest dugu! Oraingo hontan, Azpeitia-Errezil (15,5 km) ibilbidea egingo dugu.

Azpeitiko plazatik atera eta Errezilgo udaletxe aurrean amaituko dugu ibilbidea. 🚿Errezilen eskura izango ditugu San Martin Herri eskolako aldagelak, behin dutxatutakoan Borondegi ostatuan 🥓 hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dugu.

DomusaTeknikLana taldeko Ainara Urrutia @ainiurrutia izango dugu gidari lanetan. Aurten izugarrizko denboraldia egin du atxabaltarrak, Euskal Selezkioarekin Europako Skyrunning zirkuitoan izugarrizko emaitza lortuz besteak beste.

ADI irteerako xehetasunei:
🗓️ Abenduaren 2an Azpeitiko plazan 7:30tan elkartu. Motxilak utzi eta Errezil aldera abiatuko gara 🚶‍♀️🏃🏽‍♀️. Behin Errezilera iritsitakoan, bi itzulera aukera izango dira autobusean:
   1. Zuzenean autobusa hartu eta azpeitira itzuli
   2. Dutxatu eta hamaiketakoaren ostean Azpeitira itzuli

Izen emateko garaian, mesedez, Saioaren amaierako hamaiketakora geldituko zara? Galderari arretaz erantzun, erantzun honen arabera hamaiketakoaz gain autobuserako txandak ere esleituko bait dira.


Gure eskerrik beroenak Errezilgo udalari, ekimen honen antolakuntzan eskeini digun laguntzagatik!

  • Eguna: abenduak 2, larunbata
  • Ibilaldi mota: emakumeei zuzenduriko trail saioa
  • Irteera: goizeko 7:30etan, azpeitiko plazan.
  • Izena emateko azken eguna: azaroak 29, asteazkena.