Azken Berriak - Lagun Onak Mendi Bazkuna, Gipuzkoa

Martxoak 20, Takolo Bekara proiektuak aurkezteko azken eguna

Data: .

20240311 Joxe Takolo

Martxoaren 20a da 2024ko Joxe Takolo Bekara proiektuak aurkezteko azkeneko eguna. Beraz interesa duzuenok, azkar ibili, data gainean dugu eta!

Joxe Takolo Beka Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak elkarlanean sustatzen duten ekimena da. Honen bidez, goi-mendizaletasuna, abentura, zientzia, esplorazioa eta dibulgazioarekin zerikusia duten proiektuak diruz laguntzen dira, 4.000 eurorekin hain zuzen ere.

Aurtengo deialdiari buruzko informazioan sakondu nahi izanez gero, bisitatu honako esteka: labur.eus/takolo24