17 - Xoxotealdea. Izarraitz magaletik Azkoitira
1 Parrokia 2 Magdalena 3 Urbigain 4 Lastaola 5 Kostiteko potzua 6 Goiko Saletxe 7 Arana 8 Arizaga 9 Azkoitia 10 Azpeitia
- Iraupena: 3:00-4:00 ordu
- Zailtasuna:
- Beste aukerak: Pikua baserrian behera, Santa Kutzera edo Basartera. Arizaga baserrian eskubitara jarraituz, Madariagara.
1. Parrokia aurretik. Parroki aurretik Alberge ondotik mataderian barrena Soreasu auzora pasatu. Han, eskubira Etxe Zuri aldera egin eta ondoren Magdalenako Ermitaraino iritsi. Auzorantz abiatu eta harrobia ikusten da; bertara iristear, harrizko horma baten ondoan eskubira hartu eta lehengo bide zaharrean Urbigainera irten. Urbigain ondoan abiatzen den bidea hartu; berehala ezkerretik gora hasiko da, ezkerraldean txabola bat ikusten da. Hura pasatu eta segituan beste bide batekin bat egin, eta ezkerrera eginez Bentaberrira iritsi. Han, eskubira, Toki Eder pasatu eta aurrera Lastaola baserrira iritsi behar da. Hemen ere eskubitik aurrera bidegurutze bat pasatu eta Urreta Txikin paseaz, Urreta baserrira iritsi.
2. Kostiteko potzura. Urretan, ezkerraldean ate-sare bat pasatura abiatzen den bidea hartu. Pixka bat gora eginez, Kostiteko potzura iritsi (Xoxoteko pista giltzaturik dagoen lekuta). Hemendik aurrera behera hasi, Goiko Saletxe baserrira iristeko. Hurrengo kurban eskubira, errepidetik irten eta pista hartu.
3. Azkoitiko lurretara. Pista horretan, Lanberrondo izandakoaren ondotik zehar Azkoitiko lurretan sartu, eta Goikoetxerera iritsi. Errepidean behera jarraituz Aranaga. Oraindik behera, Pikuara iritsi, eta han, potzu ondotik irteten den bidea jarraitu. Beti bide nagusiari segitu. Bide horretan (beti Izarraitz zeharkatzen) Epelarre gainaldetik pasatuta, ate-sare batera heldu behar da. Han, beste bide bat agertzen den unean behera egin behar da, Arizaga baserrira.
4. Azpeitira buelta. Baserri aurrean, Azkoititik datorren bidera irten eta errepidean behera beste hainbat baserriren aurretik (Aldako, Gaintza...) igarota Azkoitira iritsi. Azkoititik Azpeitira leku askotatik joan daiteke: Santa Kutzetik, errepide nagusi ondotik, trenbidetik.