16 - Xoxotealdea. Leku ezkutuen bila

azpeitiko-mendi-gida

1 Iturritxiki2 Takolo 3 Urreta 4 Azketa 5 Xoxote 6 Beheko bidea 6 Urreta 7 Azpeitia

xoxotealdea

  • Iraupena: 4:15-6:00 ordu
  • Zailtasuna: mendia-zailtasuna-4
  • Beste aukerak: Erlotik behera eskubira hartu eta Aittolara jaitsi. Hortik Azkoiti aldera.

 

 

1. Soreasutik ospitalera. Soreasu auzoan dauden etxerik altuenen ezkerraldetik bistan ikusten den ospitale zaharrera igo. Bere ondotik Arraio, Urbigain eta Leizeasu baserrietara irteten den bidean segitu. Behin Arraion, aurrera egin eta Urbiagain parean gatozen bidea utzi eta ezkerrera abiatzen dena hartu.

2. Orandetatik Haitz Bakarrera. Pixka batean bide horri jarraitu, nahiko azkar txabola bat ezkerrera utzi, eta geroxeago beste bide batekin elkartu, zeharka doana. Oranda baserria ikustean denean ezkerreko bideari heldu. Gero Oranda Behekora doan beste bide bat hartu. Baserri hori pasatu, eta Oranda Goikora iritsi. Berau ere pasatu eta gora jarraitu, une batean pista bat irteten da ezkerrerantz eta ordura arte bideak aurrera egiten du. Han, ezkerreko bideari jarraituz, Haitz Bakarreraino joan behar da.

3. Azketara. Haitz Bakarretik aurrera pago batzuen ondotik irteten den bidezidor batetik joan, borda baten ondotik pixka bat behera. Ondoren, beste batekin bat egiten du; hor, gora egin. Geroago beste bordda baten ondotik igaro eta pago batzuen ondoan zuzen-zuzen gora irten, bidegurutze batean beste bide batekin batzeko (Xoxoteko beheko bidea). Gora egin behar da, eta Azketa azpian kokatzean, ate-sarea pasatu eta zelaian gora Azketako iturrira heldu.

4. Erlora. Azketako iturritik gora, eta erdialdean eskubira irteten den bidea hartu. Lepoa harrapatu, eta gurutzea eta antena artera joan. Ezkerrera, eta Erloko gurutzera iritsi (1026m).

5. Behera. Pistara jaitsi, eta bertan, kurba baino lehen ikusten den borda batera joan (eskubira eta behean) bidezidor batetik. Borda eskubira utzi eta bidean behera abiatu (maraa zuri eta gorriz markatuta dago). Jaitsiera, harrietatik, belarretan eta hainbat pagadietatik igaroz. Una batean beste bide bat agertuko da, eskubira egin, Zestoa aldera. Hurrengo bidegurutzean (ate-sare aurretik) berriz ere eskubira. Bidea eskoriakoa bihurtuko da. Ezkerretara borda bat agertzen denean, eskubira pinudian sartzen den bideari heldu behar zaio. Berehala baserri zahar baten ondotik igaro eta pinudia zeharkatuz pista batekin topo egin. Aurrerago, masazko bidean Lasaoko geltoki ondoraino joan.

6. Lasaotik AzpeitiraLasaoko elizaren parean eskubira Azpeitirako bidea abiatzen da. Danona aurrean, ibaiaren ondoan Lasao Altzariak eta Cidemco fabriken ondotik pasatuta uren garbitze lekura doan bidearekin bat egin. Sarreran, ezkerrera, Uresaundi baserriraino, pistaz. Ibaia ertzean doan bidegorrian Azpeitiraino iritsi.