Lagun Onak MB elkartean, 2021 urterako proposatu dugun erronka
Hemen duzuen zerrendan 75 tontorrak zazpi probintzietan banatuta ikus ditzakezue: Gipuzkoako 21, Bizkaiko 17, Arabako 10, Nafarroako 13, Lapurdiko 7, Nafarroa Behereko 3, Zuberoako 4
Erronka era ordenatu batean egiteko eta sari eta zozketetan parte hartzeko, hilero “Erronkatxo” bat izango da. “Erronkatxo” hau, Elkarteak hilabete bakoitzerako osatuko duen zerrendako tontorrak igotzean datza.
Hileroko “Erronkatxoa” osatzen duten mendizaleen artean 120€ ko bale bat, Santi Lazkano kirolak saltokian gastatzeko zozkatuko da.Hileko erronkatxo osoa edo/eta erronkako gailurren bat egin dutenen artean hainbat sari zozkatuko dira
“Erronkan” edozein mendizalek parte hartu dezake. Lagun Onak M.B. hilero aterako duen “Erronkatxoko” tontorrak igo beharko dira.