Noticias - Asociación de Montaña Lagun Onak, Gipuzkoa

40 lagun Aralarko zeharkaldian

el .

Azaroaren 13an, 40 lagun inguru animatu ginen, eguraldi txarrari aurre egin eta Aralarko zeharkaldian parte hartzera. Behe-lainoan sartuta eman genuen ibilaldiaren zatirik handiena, eta euria ere izan genuen egunaren bigarren zatian, baina hala ere giro ederrean bota genuen jardunaldia. Amezketatik hasi, Arritzagako bailara igo, Ganboa gaina zapaldu eta, ondoren, Uarrain, Malkorri eta Gañetako gailurretatik pasa ginen, hortik Jentilarrira jaisteko. Ondoren Lareoko putzua eta, azkenik, Lizarrustin amaitu genuen ibilaldia. Hurrengora arte!

Argazki galeria gure Flickr-ean duzue.